11. eta esango diezu: Honela dio Jaun ahalguztidunak: Apurtu egingo ditut herri hau eta hiri hau, buztinezko pitxerra bezala; apurtu, gehiago konpontzerik ez duen buztin-ontzia bezala. Tofeten lur eman beharko diete hilei, beste inon tokirik ez eta.
12. Honela, hiria bertako bizilagunekin, Tofet bezala, herio-toki bihurtuko dut. Hala diot nik, Jaunak.
13. Jerusalemgo etxeak eta Judako erregeen jauregiak —hau da, etxe gainetan ortziko astroei intsentsua erretzen eta jainko arrotzei isur-opariak eskaintzen zizkieten etxe guztiak— kutsatutzat hartuko dira Tofet bezala».
14. Jaunaren aginduz mezu hau aldarrikatu ondoren, Tofetetik itzuli zen Jeremias eta, tenpluko atarian gelditurik, herri osoari esan zion: