Jeremias 14:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Lehortea zela eta, honela mintzatu zitzaion Jauna Jeremiasi:

2. «Dolutan dago Juda herrialdea,hiltzear bertako hiriak,goibel, lur jota jendea,garrasika Jerusalem hiriburua.

3. Aberatsek ur bilabidaltzen dituzte morroiak:badoaz putzuetara, baina urik ez,eta ontziak hutsik itzuli behar,lotsaz gorri eta burumakur.

4. Nekazariak etsita,burumakur dabiltza,lurra arraildua baitago, euri faltaz.

Jeremias 14