1. Nolatan hasi zurekin auzitan?Zuzenegia zara zu, Jauna.Hala ere,arazo bat nahi nizuke proposatu:zergatik du arrakastagaiztoen jokabideak?Nola bizi daitezke lasaiazpisuge maltzurrak?
2. Zuk landatueta haiek sustraiak bota,hazi eta fruitua ematen dute.Haien ezpainetan zaude, bai;ez, ordea, bihotzetan.
3. Baina zuk, Jauna,ongi ezagutzen nauzu,aztertu nauzu eta badakizuegiaz nagoela zurekin.Jar itzazu aparte gaiztoak,hiltzeko ardiak bezala,gorde itzazu sarraski-egunerako!
4. Noiz arte segitu behar dulurraldeak dolutan,landako belarrak lehor?Abere eta hegaztiak galtzen ari dira,bertako bizilagunengaiztakeriagatik.Honela baitiote:«Ez ditu ezagutzen Jainkoakgure ibilerak».
5. Jaunak erantzun zidan:«Oinezkoekin lasterkanekatzen bazara,nola lehiatu nahi duzuzaldizkoekin?Lurralde lauanseguru ez bazabiltza,nola moldatuko zaraJordan inguruko malkarretan?