12. Jerusalemgo eta Judako beste hirietako jendeak intsentsua erretzen zien jainkoengana joko du orduan laguntza eske deiadarka; baina haiek ezin izango dituzte inola ere salbatu zoritxar-egunean.
13. Judak hiriak bezainbat jainko ditu; Jerusalemen kaleak bezainbat aldare eraiki dituzte Baal lotsagarriari intsentsua erretzeko.
14. Baina zuk, Jeremias, ez eskatu herri honen alde, ez egin erregurik, ez otoitzik, ez baitizut entzungo zoritxarrean laguntza eske dei egiteanĀ».