Isaias 8:12-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. «Ez esan “matxinada” herri honek “matxinada” esaten dion guztiari. Ez izan beldurrik, ez ikararik, herri hau beldurtzen duenarengatik.

13. Jaun ahalguztiduna bakarrik behar duzue santutzat hartu; hari behar diozue beldur izan, hari ikara.

14. Santutegi nauzue ni, baina baita behaztopa-harri ere, Israelgo bi erresumei oztopo eragingo dien harkaitz eta Jerusalemgo bizilagunentzat sare eta tranpa izango dena.

15. Askok egingo dute bertan estropezu, erori eta hil egingo dira; sarean bilduak eta harrapatuak geldituko dira».

Isaias 8