Isaias 66:10-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Poz zaitezte Jerusalemekin,alaitu berarengatik,maite duzuen guztiok!Izan orain berarekin zoriontsu,harengatik dolu egin zenutenok!

11. Edan asetzerainoharen bular gozotik!Xurgatu atseginezharen ugatz oparotik!

12. Zeren hau baitio Jaunak:«Ibaika ekarriko diotJerusalemi zoriona,erreka betean nazioen ondasunak.Amak haurra bezalazainduko zaituztet:bularra eman eta altzoan hartukoeta magalean gozatuko.

13. Amak haurrakontsolatzen duen bezala,halaxe kontsolatuko zaituztet;bai, Jerusalemenkontsolatuko zaituztetĀ».

14. Hau ikustean,pozaren pozezizango duzue bihotza,belar berria bezain hezehezur-mamiak.Horrela erakutsiko die Jaunakahalmena bere zerbitzarieieta sumina bere etsaiei.

15. Sutan etorriko da Jauna,haize-erauntsiaren antzeraharen gurdiak;amorruz hustuko du bere haserrea,su eta gar beteko bere mehatxua.

Isaias 66