1. Hau dio Jaunak:«Neure tronu dut zerua,neure oin-aulki lurra.Zer etxe egingo didazue, bada,edo zein toki nire atsedenerako?
2. Neuk eginak dira gauza guztiok,neureak ditut denak.Hala diot nik, Jaunak.Hona norengan ditudanbegiak jartzen:atsekabetu eta bihotz-eroriengan,nire hitzari begirune diotenengan.
3. «Zezena oparitan lepo egiten dute,baina baita gizakia hiltzen ere;ardia sakrifiziotzat eskaintzen dute,baina baita txakurrarilepo-hezurra hausten ere;labore-oparia eskaintzen dute,baina txerri-odola ere bai;intsentsua erretzen,baina baita idoloa gurtzen ere.Horiek beren bidea aukeratu duteeta beren idolo higuingarriakdituzte atsegin.