Isaias 57:11-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. «Noren ikara zinen, noren beldur,niri huts egiteko,nitaz erabat ahazteko?Luzaroegi isilik egon naizelakogaldu didazu beldurra, ezta?

12. Baina orain salatu egingo dutzure jokabidea,zure ustetan hain zuzena:ez dizu ezertarako balio izango.

13. Ea salbatzen zaituenzeure idolo-multzoak,zuk laguntza eske deiadar egitean!Haizeak eramango ditu denak,putzaldi batek desagerraraziko.Niregan babesten denak, ordea,lurraldea eskuratuko du,nire mendi santuahartuko jabetzan».

14. Jaunak esango du:«Berdindu galtzada, berdindu;zabaldu bidea,kendu nire herriarioztopoak bidetik».

15. Bai, hau diogarai eta goren den Jainkoak,betiko erregeak, santu deritzanak:«Toki garai eta sakratuan bizi naiz,baina hurbil nago atsekabeturiketa lur jota daudenengandik,lur joak arnasberritzekoeta atsekabetueiadorea bizkortzeko.

16. Ez dut beti auzitan jardungo,ez naiz etengabe haserre egongo,neuk egindako biziduneknire aurreanbizi-arnasa gal ez dezaten.

Isaias 57