Isaias 50:6-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Bizkarra eskaini nienzigorkatzen nindutenei,eta masailak,bizarretik tiraka ari zitzaizkidanei.Ez nien aurpegia saihestuiraintzeneta listua botatzen zidatenei.

7. Baina Jauna dut laguntzaile:horregatik ez didateirainek etsiarazten;horregatik gogortu dut aurpegiaharkaitza bezala,bai baitakit ez didalausteak huts egingo.

8. Ondoan dut defendatzailea:nork du zerbait nire kontra?Goazen elkarrekin auzitara!Nork salatuko nau?Datorrela!

9. Jainko Jauna dut laguntzaile:nork kondenatuko nau?Sitsak jandako arropak bezalagalduko dira nire etsai guztiak.

10. Zuek, Jaunari begirune diozueneta haren zerbitzariaren ahotsaentzuten duzuenok,ilunpetan eta argi-izpirik gabebizi baldin bazarete ere,jarri konfiantza Jaunarengan,hartu Jainkoa euskarri.

11. Baina zuek, sua egineta suzko azkonakpizten dituzuenok,eror zaiteztela zeuen sugarretan,erori zeuek pizturikoazkonen pean!Horixe da Jaunakemango dizuen zigorra:oinazetan hilko zarete.

Isaias 50