Isaias 49:16-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Neure esku barruanzauzkat grabatua,zure harresiak begi aurrean ditut.

17. Zure berregileakbizkorragoak izan bitezdesegileak baino;urruti zuregandik hondatzaileak!

18. Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik.Neure biziarengatik egiten dut zin:Jantzi zoragarriizango dituzu soinean,andregai-jantziz bezalainguratuko zaituzte.

19. Orain hondatuak, erraustuak,dituzu bazterrak,suntsitua herrialdea;baina laster estuegigertatuko da bizilagunentzat;irentsi zintuztenak, berriz,urruti joango dira.

20. Kendu zizkizuten seme-alabekhurbildu eta esango dizute:“Estuegia dugu toki hau:emaguzu lekua bizitzeko”.

21. Orduan, zeure baitan esango duzu:“Nork eman dizkitseme-alaba hauek?Haur gabe nengoen eta antzu,erbestean eta baztertua:nork hazi dizkit hauek?Bakarrik gelditua nintzen:nondik datozkit haurrak?”»

22. Hau dio Jainko Jaunak:«Keinu egingo diet nazioei,neure bandera jasoko herrientzat:besoetan ekarriko dituztezure semeak,lepoan zure alabak.

Isaias 49