27. Haietako bizilagunakindarrik gabe,ikaraturik eta burumakurutzi dituzu,larre-belarra bailiran,hazi baino lehen ihartua.
28. Badakit zure egintzeneta nondik norako guztien berri;badakit noiz zaudenamorru bizitan nire kontra.
29. Nire kontra amorruz zaudelakoeta zure harrokerianireganaino iritsi delako,sudurrekoa eta ahokoaezarriko dizkizut,etorri zaren bidetik itzularazteko».
30. Ondoren, hau esan zion Isaiasek Ezekiasi:«Hauxe izanen duzu ezaugarri:aurten, alorrean utzitako hazitiksortua jango duzu;datorren urtean,bere kasa erneko dena;baina hurrengo urteanerein ahal izango duzueeta uzta bildu,mahatsondoak landatueta mahatsa jan.