Isaias 33:6-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Seguru biziko zara beti:jakinduria eta adimena,ondasun salbagarri;Jaunarenganako begirunea,zeure aberastasun.

7. Horra jerusalemdarrakkalean garrasika,bakearen mezularieknegar dagite saminki.

8. Bideak hutsik daude,inor ez baitabil;etsaiek hitzarmena hautsi dute,lekukoak mespretxatu dituzte;ez da giza errespeturik.

9. Dolutan, akiturik dago lurraldea,lotsaz eta zimel Libanoko basoa,Xaron lautada basamortu bihurtua,Baxan eta Karmel mendiak gorri.

10. Hau dio Jaunak:«Orain ekingo diot,orain altxatuko naiz,orain agertuko handi.

11. Zuen barne-asmoak belar ihar dira;hortik sorturikoegintzak, berriz, lasto.Suak bezala erreko ditunire arnasak.

12. Herriak errauts bihurtuko dira,moztu eta sutan erretzen dirensasiak bezala.

Isaias 33