Isaias 1:19-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Nire esana egiteko prest bazaudete,lurralde honek duen gozoenetikjango duzue;

20. ezezkoa emaneta errebelatzen bazarete, ostera,guduak irentsiko zaituzteĀ».Jaunak berak esan du.

21. Ai ene! Leiala zen hiriaemagaldu bihurtua!Behinola justiziaz betea,zuzenbide-leku zena,orain hiltzaileen bizileku.

22. Lehen zilar ziren, orain zabor;lehen ardo on, orain urardo.

23. Zure agintariak errebeldeak dira,lapurrekin bat datoz.Denak eskupeko-zale,erregalu-gose.Umezurtzari ez diotejustiziarik egiten,alargunaren eskubideakez die axolarik.

24. Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak,Israelgo Indartsuak:«Hara, mendeku hartuko dutetsaien lepotik,ordaina eman beharko dute.

Isaias 1