19. Bereizkuntza egingo dut ene herriaren eta zurearen artean. Bihar gertatuko da mirari hau».
20. Hala egin zuen Jaunak, eta ezpateuliak sailean etorri ziren faraoiaren eta funtzionarioen jauregietara eta lurralde osora, eta aurrean harrapatu guztia hondatu zuten.
21. Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:—Eskaini, bai, sakrifizioak zeuen Jainkoari, baina lurralde honetan bertan.
22. Moisesek ihardetsi zion:—Ez litzateke bidezkoa hori, zeren Jaunari, geure Jainkoari, egiten dizkiogun sakrifizioak ez dira onargarri egiptoarrentzat. Beraiek sakratutzat dituzten abereak hiltzen ikusiko bagintuzte, harrika hilko gintuzkete.