Irteera 6:6-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Horregatik, esan israeldarrei: Neu naiz Jauna! Neuk askatuko zaituztet Egiptoarrek ezarri dizueten lan astun eta esklabotzatik eta ahalmen handiz eta eskubide osoz berreskuratuko.

7. Neure herritzat hartuko zaituztet eta zeuen Jainko izango nauzue; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen Jainkoa, Egiptoko lan astunetatik aterako zaituztena.

8. Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez agindu nien lurraldera eramango zaituztet eta haren jabe egingo. Ala ni Jauna!ยป

Irteera 6