Irteera 24:8-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Moisesek odola hartu eta herriaren gain zirtatu zuen, esanez: «Odol hau da xedapen hauen guztien arabera Jaunak zuekin egin duen itunaren ezaugarria».

9. Moises mendira igo zen, Aaron, Nadab, Abihu eta Israelgo arduradunetako hirurogeita hamarrekin.

10. Han Israelen Jainkoa ikusi zuten: oinazpian zafirozko solairua bezalakoa zuen, zeru-sabaia bezain gardena.

11. Israelgo buruzagiek kalterik jasan gabe ikusi ahal izan zuten Jainkoa; gero, otordua egin zuten haren aurrean.

12. Jaunak esan zion Moisesi: «Igo mendira niregana, eta zaude han: harlauzak emango dizkizut eta haietan idatziko israeldarrei irakatsi behar dizkiezun lege eta aginduak».

13. Jaiki eta Jainkoaren mendira igo zen Moises, Josue bere laguntzailearekin.

Irteera 24