Hasiera 47:25-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Herriak erantzun:—Bizia zor dizugu! Hau mesedea egin diguzuna! Faraoiak bere esklabo izango gaitu!

26. Honela ezarri zuen Josek Egiptoko lurretan bildutako bostetik bat faraoiari emateko legea. Lege honek gaurdaino dirau. Apaizen lurrak bakarrik gelditu ziren faraoiarenak bihurtu gabe.

27. Israeldarrak Egiptoko Goxen eskualdean bizi ziren. Han lurrak erosi zituzten, seme-alabak sortu eta erruz ugaldu ziren.

28. Egiptora iritsi ondoren, beste hamazazpi urtez bizi izan zen Jakob, ehun eta berrogeita zazpi urte betetzeraino.

Hasiera 47