Hasiera 46:14-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Zabulon eta beronen semeok: Sered, Elon eta Jahleel.

15. Horiek dira Leak Jakobi Mesopotamian sortu zizkion semeak, Dina bere alabaz gainera; hogeita hamahiru guztira, seme-alaba eta biloben artean.

16. Gad eta beronen semeok: Tzifion, Hagi, Xuni, Etzbon, Eri, Arodi eta Areli.

17. Axer eta beronen semeok: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah. Beriaren semeak Heber eta Malkiel izan ziren.

18. Horiek dira, Labanek bere alaba Leari eman zion Zilpa neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; hamasei guztira, seme eta biloben artean.

19. Jakoben emazte Rakelen semeak: Jose eta Benjamin.

20. Joseri, Egipto lurraldean, On hiriko apaiz Poti-Feraren alaba Asenatek bi seme sortu zizkion: Manases eta Efraim.

Hasiera 46