49. Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari. Hain ugaria zenez, kontatzeari ere utzi egin behar izan zion.
50. Gosete-urteak iritsi aurretik, bi seme sortu zizkion Joseri Asenatek, On hiriko apaiz Poti-Feraren alabak.
51. Lehen-semeari Manases eman zion izen, esanez: «Jainkoak ahantzarazi dizkit neure atsekabe eta ahaide guztiak».
52. Bigarrenari Efraim eman zion izen, esanez: «Jainkoak fruitua emanarazi dit neure atsekabeen lurralde honetan».
53. Amaitu ziren Egipton ugaritasunezko zazpi urteak,
54. eta urritasunezko zazpi urteak hasi ziren, Josek esan bezala. Gosetea nagusitu zen lurralde guztietan; Egipto osoan, ordea, ez zen ogirik falta.
55. Gerora, Egipto lurralde guztira ere hedatu zen gosetea, eta herria faraoiari joan zitzaion oihuka ogi eske. Faraoiak esan zien: «Zoazte Joserengana eta egizue berak esandakoa».
56. Gosetea lurralde osora zabaltzean, Josek aletegi guztiak ireki eta alea egiptoarrei saldu zien. Gosetea gero eta latzagoa zen Egipto aldean.