Hasiera 34:28-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Harrapatu egin zituzten hango abere txiki eta handiak, astoak, hirian nahiz landan zeudenak,

29. haien aberastasun guztiak; haien haur eta emazteak bahitu zituzten, eta etxeetako gauza guztiak ostu.

30. Jakobek esan zien Simeoni eta Lebiri:—Zorigaitza ekarri didazue, gorrotagarri egin bainauzue lurralde honetako jendearentzat, kanaandar eta periztarrentzat. Gizon gutxi dut neurekin; bilduko dira nire aurka, eraso eta galduko naute neure familia osoarekin.

31. Haiek esan zioten:—Emagaldu bezala erabili behar ote zuten gure arreba?

Hasiera 34