Hasiera 32:25-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Jakob bakarrik gelditu zen, eta gizon batek Jakobekin borrokan jardun zuen egunsentiraino.

26. Gizonak, garaitu ezin zuela ikusirik, borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri.

27. Gizonak esan zion:—Uztazu joaten, eguna zabaltzear baitago.Jakobek erantzun zion:—Ez dizut utziko, bedeinka nazazun arte.

28. Hark galdetu zion:—Zein da zure izena?—Jakob —erantzun zion.

29. Besteak, orduan:—Ez dizute aurrerantzean Jakob deituko, Israel baizik, borrokan egin baituzu Jainkoarekin eta gizakiekin, eta nagusi atera zara.

30. Jakobek galdegin zion:—Esadazu, arren, zeure izena.Hark erantzun:—Zergatik galdegiten didazu izena?Eta han bertan bedeinkatu zuen.

Hasiera 32