Hasiera 32:13-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Zuk esana da: “Bedeinkazio ugari emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut”».

14. Han igaro zuen gaua. Gero, eskuratuak zituen ondasunetatik Esau bere anaiarentzat oparia aukeratu zuen:

15. berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari,

16. hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme.

17. Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».

18. Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”,

19. hau esango diozu: “Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera dator atzetik”».

20. Agindu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta abere-taldeen atzetik zihoazen guztiei: «Honela hitz egingo diozue Esauri, berarekin topo egitean.

Hasiera 32