7. Orduan, begiak zabaldu zitzaizkien eta biluzik zeudela ohartu ziren. Piku-hosto batzuk josi eta estalki bana egin zuten.
8. Arratsean, gizonak eta emazteak baratzean zebilen Jainko Jaunaren oin-hotsa entzun zuten eta harengandik gorde egin ziren zuhaitz artean.
9. Baina Jainko Jaunak dei egin zion gizonari:—Non zara?
10. Gizonak erantzun:—Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde egin naiz, biluzik nagoelako.
11. Jainkoak esan zion:—Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu?
12. Gizonak erantzun:—Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan egin dut.
13. Jainko Jaunak esan zion emakumeari:—Zer egin duzu?Emakumeak erantzun:—Sugeak engainatu nau eta jan egin dut.