Hasiera 3:14-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion:«Hori egin dualako,madarikatua hi abere guztien arteaneta basapiztia guztien artean!Sabel gainean arrastaka ibiliko haizeta hautsa jango dukheure bizitzako egun guztietan.

15. Elkarren etsai egingo zaituztethi eta emakumea,hire eta haren ondorengotza;honek burua zapalduko diketa hik orpotik helduko diok».

16. Emakumeari esan zion:«Haurdun gelditzean,oinazeak ugalduko dizkizuteta saminez izango dituzu haurrak;irritsak senarrarenganabultzatuko zaitu,eta hura izango duzu nagusi».

17. Eta gizonari esan zion:«Emaztearen esanari jaramon egineta galarazi nizun zuhaitzetikjan duzunez gero,madarikatua lurra zure erruz!Nekearen nekezaterako diozu janariazeure bizitzako egun guztietan.

18. Sasia eta laharra emango dizkizu,basalandarez elikatu beharko duzu.

Hasiera 3