Hasiera 18:13-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Orduan, Jaunak esan zion Abrahami:—Zergatik ari da irribarrez Sara, zaharra izanik, semerik ezin duela izan pentsatuz?

14. Ba ote da ezer ezinezkorik Jaunarentzat? Urtebete barru itzuliko natzaizunean, Sarak semea izango du!

15. Sarak, beldurturik, ukatu egin zuen, esanez:—Ez dut irribarrerik egin.—Nola ezetz! Irri egin duzu —erantzun zion hark.

Hasiera 18