8. —Jauna, ene Jainkoa —erantzun zion Abramek—, nola jakin nezake lurralde hau neurea izango dudala?
9. Jaunak esan zion:—Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak, usapal bat eta usakume bat.
10. Abere guztiok eskuratuz, Abramek erdibi egin zituen, eta puskak bata bestearen aurrez aurre ipini; hegaztiak ez zituen erdibitu.
11. Hegazti harrapariak abere hildakoen gainera etorri ziren, baina Abramek uxatu egin zituen.
12. Eguzkia sartzean, lozorroan murgildu zen Abram. Izua eta larria nagusitu zitzaizkion.