Hasiera 15:18-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Egun hartan, Jaunak agintzari hau egin zion Abrami: «Lurralde hau zure ondorengoei ematen diet, Egiptoko ibaitik hasi eta Eufrates ibai handiraino:

19. orain kendarrak, keniztarrak, kadmondarrak,

20. hititak, periztarrak, refatarrak,

21. amortarrak, kanaandarrak, girgaxtarrak eta jebustarrak bizi direneko lurraldea, alegia».

Hasiera 15