Hasiera 10:21-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Semek ere, hebrear guztien aita eta Jafeten anaia nagusienak, izan zituen semeak:

22. Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram.

23. Aramen semeak Utz, Hul, Geter eta Max izan ziren.

24. Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber.

25. Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg, hau da, «Zatiketa», zuen izena, bere garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.

26. Joktanen semeak Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah,

27. Hadoram, Uzal, Dikla,

28. Obal, Abimael, Xeba,

29. Ofir, Habila eta Jobab izan ziren.

Hasiera 10