23. Mirabeagandikoa giza sorbide hutsez jaio zen; emazte librearengandikoa, berriz, Jainkoaren agintzariaren indarrez.
24. Honek beste zerbait adierazten du: bi emakumeak bi itunen irudi dira; bata Sinai menditik dator eta esklabotzarako gizon-emakumeak sortzen ditu: itun honen irudia Agar da
25. (Agar izenak Arabian dagoen Sinai mendia aipatzen du), eta gaurko Jerusalemi dagokio, honek bere seme-alabekin esklabotzan irauten baitu.
26. Bestea, ordea, libre dena, goiko Jerusalemen irudi da, eta bera da gure ama.