Ezekiel 6:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme, begira Israelgo mendietarantz eta hitz egin nire izenean berorien aurka.

3. Esan Israelgo mendiei entzuteko nik, Jainko Jaunak, mendi, muino, ibar eta haranei adierazten diedan mezua: Horra, gerra sorraraziko dut zuen sasikultu-lekuak hondatzeko.

4. Zuen aldareak suntsitu eta intsentsua erretzeko ontziak apurtuko dituzte. Zuen gurtzaileak hilik eroraraziko ditut idoloen aurrean.

Ezekiel 6