Ezekiel 44:21-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Ez dute ardorik edango barneko atarira sartu behar dutenean.

22. Ezin izango dira alargunekin nahiz senarrak zapuztutakoekin ezkondu, baizik eta israeldar neskatxa birjinekin bakarrik edota beste apaizen baten alargunarekin.

23. Zer den sakratu eta zer profano, zer garbi eta zer kutsatu, bereizten irakatsiko diote nire herriari.

Ezekiel 44