Ezekiel 32:9-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Herri asko atsekabez beteko da,zure amaieraren berri nazioeieta ezagutzen ere ez dituzunherrialdeei ematean.

10. Herri asko utziko dut txunditutazuri gertatuaz;izuak hartuko dituhaietako erregeaknik ezpata astintzeanberaien aurrean.Etengabe egingo dute dardara,bizia galtzeko beldurrez,zu eroriko zaren egunean.

11. «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Babiloniako erregearen gudarosteakharrapatuko zaitu.

12. Munduko naziorik ankerrenetakogerlarien ezpatapeaneroraraziko dutzure gudaroste ugaria;Egiptoren harrokeriadeuseztatuko duteeta jendetza guztia suntsituko.

Ezekiel 32