Ezekiel 26:10-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Zulatua izan den hirira bezalazure ateetatik erregea sartzean,haren zalditeria ugariakharroturiko hautsakestali egingo zaitu;zalditeriaren harrabotseta gurdien burrunbadazzure harresiekdardara egingo dute.

11. Bere zaldien apatxezkale guztiak zanpatuko dizkizu,bizilagunak ezpataz garbitukoeta zutabe sendoakbotako behera.

12. Aberastasunakharrapatu egingo dizkizuteeta salgaiak ostuko;harresiak eraitsieta jauregi bikainak botako behera;harriak, habeak eta hondakinak ereitsasora botako dituzte.

13. Zure kanta-hotsa isilaraziko dut,zure zitara-soinuaez da berriro entzungo.

14. Harkaitz soil bihurtuko zaitut,sareak lehortzeko leku,eta ez zaituzte berreraikiko.Nik, Jainko Jaunak, esana.

15. «Hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Tirori: Ez al dute itsas herrietakoek dardara egingo zure erorketaren burrunbaz, zaurituen intziriez eta zure jendeak jasandako sarraskiaz?

Ezekiel 26