Ezekiel 24:14-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Nik, Jaunak, hitz egin dut eta bete egingo dut, atzera egin gabe; ez naiz errukituko, ez damutuko. Zure jokabidearen eta egintza txarren arabera epaituko zaitut. Nik, Jainko Jaunak, esana».

15. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

16. «Gizaseme, zure begien pozgarri dena kenduko dizut bat-batean. Baina zuk ez egin dolu, ez hasi aieneka edo negarrez.

17. Egin negar isilean, baina ez egin ohiko dolurik; jarri buruzapia, jantzi sandaliak, ez estali aurpegia eta ez jan hileta-ogirik».

18. Goizean herriari hitz egin nion; arratsean emaztea hil zitzaidan eta, biharamunean, agindutako guztia bete nuen.

19. Esan zidan jendeak: «Ez al diguzu azaldu behar zer esan nahi duen egiten ari zarenak?»

Ezekiel 24