15. Atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaitut eta herrialdeen artean barreiatuko; zure jokabide lotsagarria amaiaraziko dut.
16. Toki txarrean geldituko zara beste nazioen aurrean, baina ni naizela Jauna jakingo duzuĀ».
17. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
18. «Gizaseme, Israel herria hondakin bilakatu zait, zilarra, brontzea, eztainua, burdina edo beruna labearen erdira bota eta azkenean gelditzen den hondakina bezala.