Ezekiel 2:4-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera.

5. Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean.

6. Zu, gizaseme, ez izan horien beldur; esaten dutena esaten dutela, ez izan beldur, nahiz eta horiek zure kontra egin eta zu arantza artean eta eskorpioi gainean eserita bezala sentitu; ez izan horiek esandakoaren beldur, ez kikildu horien aurrean, herri errebeldea baita.

7. Entzun ala ez, nire hitzak esango dizkiezu; ez ahaztu jende errebeldea dela.

Ezekiel 2