Esdras 3:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Bertako jendearen beldur baziren ere, lehengo zimentarrien gainean eraiki zuten eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari goiz eta arratsalde.

4. Gero, Etxola Jaiak ospatu zituzten agindua dagoenez: egunean eguneko erre-opariak eskaini zituzten.

5. Orduz geroztik, erre-opariak eskaintzen jarraitu zuten: egunerokoak, ilberrietakoak, Jaunari sagaraturiko egunetakoak eta nork bere borondatez eskainitakoak.

6. Zazpigarren hilaren lehen egunean hasi ziren Jaunari erre-opariak eskaintzen, Jaunaren tenpluaren oinarriak oraindik ere jarri gabe egon arren.

7. Lanerako harginak eta arotzak hartu zituzten; baita sidondarrak eta tiroarrak ere, jan-edari eta olioaren truke, Libanotik Jafara itsasoz zedro-zura ekar zezaten. Pertsiako errege Ziroren baimenarekin egin zuten hori guztia.

8. Jerusalemera, Jainkoaren etxera, itzuli ondoko bigarren urteko bigarren hilean ekin zioten lanari Xealtielen seme Zorobabelek eta Jotzadaken seme Josuek, beren apaiz-ahaideekin, lebitarrekin eta gatibualditik Jerusalemera etorriekin; Jaunaren etxeko lanen arduradun hogei urtez gorako lebitarrak jarri zituzten.

Esdras 3