Erromatarrei 6:8-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Kristorekin hil bagara, sinesten dugu bizi ere berarekin biziko garela.

9. Badakigu Kristo, behin hildakoen artetik piztuz gero, ez dela berriro hilko: herioak ez du harengan aginterik;

10. haren hiltzea bekatuarentzat behin betiko hiltzea izan baitzen, eta haren bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da.

11. Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik, Jesu Kristorekin bat eginik.

Erromatarrei 6