1. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten israeldarrek, eta hark madiandarren menpe eduki zituen zazpi urtez.
2. Madiandarren agintea gogorra izan zen israeldarrentzat. Haiengandik babesteko, mendietako haitzarte, leize eta toki hurbilgaitzetan gorde ziren.
3. Israeldarrek ereiten zutenean, madiandarrek nahiz amalektarrek nahiz ekialdeko basamortuko jendeak eraso egin ohi zieten;
4. israeldarrengandik hurbil kanpatu eta uztak hondatu ohi zituzten Gazako sarreraraino, israeldarrak deus gabe utziz, janaririk, ardirik, behirik eta astorik gabe.