Epaileak 5:14-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Efraimdarrek menderatu duteAmalek;haien atzetik benjamindarrak datoz,beraien gudari artean.Makirren senitartetik datozzure gudalburuaketa Zabulonengandikaginte-makila dutenak.

15. Isakartarren buruzagiakDeborarekin joan diraeta, isakartarrak bezala,Barak ere bai,haren ondoren lasterka lautadan.Rubendarren familietanhandiak erabakiak!

16. Zergatik gelditu zara, bada,eskortetan, Ruben,artzain-txistuak entzuten?Rubendarren familietanhandiak erabakiak!

17. Galaaden jendeaJordanez beste aldera gelditu zen.Danen leinuakzergatik gelditu zirenitsasontzietan?Axertarrak itsasbazterreangelditu ziren eseriaketa beren portuetan jarraitzen dute.

Epaileak 5