Epaileak 21:23-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Halaxe egin zuten benjamindarrek: dantzan ari ziren neska haietatik behar zituztenak hartu eta beren lurraldera itzuli ziren. Ondoren, hiriak eraiki eta bertan bizi izan ziren.

24. Orduan, israeldarrak ere Beteldik atera eta nor bere lurraldera joan ziren, nor bere leinu eta senitartekoengana.

25. Aldi haietan ez zen erregerik Israelen. Bakoitzak egoki iruditzen zitzaiona egin ohi zuen.

Epaileak 21