Epaileak 10:11-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Jaunak erantzun zien: «Lehen ere, egiptoarrek, amortarrek, amondarrek, filistearrek,

12. sidondarrek, amalektarrek eta madiandarrek zuek menderatu eta niregana jo zenutenean, ez al zintuztedan horien eskuetatik salbatu?

13. Zuek, ordea, ni baztertu eta beste jainko batzuk gurtu dituzue. Horra, ez zaituztet berriro salbatuko.

14. Tira, jo ezazue aukeratu dituzuen jainko horiengana! Salba zaitzatela beraiek zeuen larrialdietan!»

Epaileak 10