Eginak 5:36-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

36. Oraindik orain atera zen Teudas ere, norbait bazelako ustetan, eta laurehunen bat gizon bilduak zituen; baina hil egin zuten, eta haren jarraitzaile guztiak sakabanatu egin ziren, eta dena hutsean gelditu.

37. Haren ondoren, erroldatzea egin zen garaian, Judas galilearra* atera zen, eta hainbat jende bereganatu zuen; baina hil egin zuten hura ere, eta jarraitzaile guztiak sakabanatu ziren.

38. Beraz, hona nire aholkua: ez zaiteztela sar gizon hauekin; doazela. Hauen asmoa eta jarduera gizakiengandikoak badira, beren kasa desegingo dira;

39. Jainkoarengandikoak badira, berriz, ezin izango dituzue desegin. Ez dakizuela gerta Jainkoarekin borrokan aritzea!»Haren iritzia onartu zuten.

Eginak 5