28. Hitz hauek entzun orduko, guztiak amorru bizian oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»
29. Hiri osora zabaldu zen nahasmendua, eta jende guztiak antzokirantz jo zuen zalapartan, Gaio eta Aristarko mazedoniarrak, Pauloren bidelagunak, berekin arrastaka eramanez.
30. Paulok biltzarrera sartu nahi izan zuen, baina ikasleek ez zioten utzi.
31. Adiskide zituen probintziako buruzagi batzuek ere abisua bidali zioten antzokira ez agertzeko.
32. Bitartean, biltzarra nahasmendu hutsa zen: batak hau eta besteak hura oihukatzen zuen, gehienek jakin ere ez baitzekiten zertarako bilduak ziren.