Eginak 16:36-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

36. Kartzelazainak Paulori berri eman zion, esanez:—Epaileek zuek askatzeko esan dute. Atera, bada, eta zoazte bakean.

37. Baina Paulok guardiei esan zien:—Gu, Erromako hiritar izanik, epaitu gabe denen aurrean zigorkatu eta kartzelan sartu gaituzte, eta orain ezkutuan nahi gaituztela atera? Ez horixe! Datozela beraiek gu ateratzera!

38. Guardiek epaileei jakinarazi zieten erantzuna; haiek, Erromako hiritar zirela entzutean, izutu egin ziren

39. eta barkazio eske joan zitzaizkien; gero, kanpora atera eta hiritik alde egiteko erregutu zieten.

40. Kartzelatik irtetean, Paulo eta Silas Lidiaren etxera joan ziren. Eta senideak ikusi eta adoretu ondoren, alde egin zuten.

Eginak 16