Eginak 13:8-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Baina Elimas, Aztia —horixe esan nahi baitu izenak—, aurka atera zitzaien, kontsulordea sinesmenetik aldentzeko.

9. Orduan, Saulok, Paulo ere deituak, Espiritu Santuak eraginik, aztiari begira-begira

10. esan zion: «Hi, iruzurti eta gezurrontzi, deabrukume eta zuzenbide ororen etsai hori, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenak okertzen aspertuko?

Eginak 13