Eginak 10:19-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Pedro oraindik bere ikuskariaz gogoetan ari zen. Eta Espirituak esan zion: «Hor dituzu hiru gizonezko zeure bila.

20. Jaitsi berehala eta zoaz beroriekin kezkarik gabe, neuk bidali dizkizut eta».

21. Jaitsi zen Pedro haiengana, eta esan zien:—Neu naiz bilatzen duzuena. Zerk ekarri zaituzte hona?

Eginak 10