12. Orduan, apostoluak Jerusalemera itzuli ziren Oliamenditik —mendi hau Jerusalemdik hurbil dago, kilometro batera eskas —.
13. Etxeraturik, bizi zireneko goiko gelara igo ziren. Hona zein ziren: Pedro eta Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeorena, Simon Zelote eta Judas Santiagorena.
14. Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.
15. Egun haietako batean, Pedrok, senideak bildurik zeudela —ehun eta hogeiren bat laguneko taldea—, jaiki eta esan zuen:
16. «Senideok, bete beharrekoa zen Espiritu Santuak Liburu Santuan Daviden ahoz iragarria, Jesus atzeman zutenen gidari gertatu zen Judasi buruz esana, alegia.