23. Neftalirentzat esan zuen:«Jaunak mesedez eta bedeinkaziozbetea du Neftali:mendebaldea eta hegoaldeaditu bere jabetza».
24. Axerrentzat esan zuen:«Bedeinkatua Axerseme guztien artean!Izan bedi senideetan maiteena;izan bezaoinak beratzeko adina olio;
25. burdina eta brontzezkoakharen ate-morroiloak,bizitza bezain iraunkorraharen indarra.
26. «Inor ez Jainkoa adinakorik,Jexurun!Zeruan zehar,zaldiz bezala hodei gainean,handikiro datorkizu laguntzera.
27. Antzinako Jainkoa duzu babesleku,Betikoaren besoak dituzu euskarri;ihes eragin dioetsaiari zure aurretik,berau suntsitzeko agindua eman.