Deuteronomioa 32:50-52 Elizen Arteko Biblia (EAB)

50. Ondoren, mendi horretan hilko zara eta zure arbasoekin bilduko, zure anaia Aaron Hor mendian hil eta arbasoekin bildu zen bezala;

51. izan ere, desleial jokatu zenuten nirekin israeldarren aurrean, Tzin basamortuan, Kadexen dagoen Meribako iturrian, eta ez zenuten nire santutasuna aitortu.

52. Horregatik, urrutitik ikusiko duzu israeldarrei emango diedan lurraldea, baina ez zara bertan sartuko».

Deuteronomioa 32